Formakuntza

Sorospen, Lehen Sorospen eta Uretako Segurtasuneko prestakuntza

ZMAREn uretako sorospenean, lehen laguntzetan eta desfibriladorearen erabileran (DESA) espezializatutako prestakuntza eskaintzen dugu, bai profesionalei, bai itsasoko eta uretako segurtasunaren arloan dituzten gaitasunak hobetu nahi dituzten pertsonei zuzendua.

 

Eskarmentu handiko irakasle taldea dugu, baita teoria eta benetako simulazioak uztartzen dituen metodologia praktikoa ere. Gure instalazio nagusiak Zurriolako hondartzan (Donostia) daude, egoera errealetan gaitasunak garatzeko ingurune pribilegiatuan.

Ikastaro homologatuak ematen ditugu, hainbat modalitatetan.

Udal, kirol zentro, ikastetxe eta enpresentzako neurrira egindako prestakuntza ere eskaintzen dugu, haien behar eta ordutegietara egokituz.

  • Gure ikastaroak honetarako pentsatuta daude
  • Sorosle profesionalak
  • Uretako jardueretako monitoreak eta langileak
  • Gurasoak eta hezitzaileak
  • Segurtasunean eta larrialdiei erantzutean interesa duen jendea
 

Idatz iezaguzu informazio gehiago eskuratzeko

KOLABORATZAILEAK